Aisialdiko begirale izatea gazte askorentzako izaten da lehenengoz lan egin edota udan diru-sarrerak eukiteko aukerea. Honetarako, ikastaroa egin behar da eta Urtxintxa Eskolak horretarako aukerea emoten dau. Ikastaroaren inguruan informetako, bilerea antolatu da garagarrilaren 17rako. Dimako udaletxean, 12:30ean da hitzordua.
Ikastaroak 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izaten ditu, 450 euroko balioagaz. Teoria atala, hamabi astegoienetan emoten da eta guztira, hamasei langai teoriko dagoz, metodologia parte-hartzailean lantzen diralarik. Atzen urteetan, Dimako Udalak 200 eurorainoko diru-laguntzak eman ditu dimoztarrentzako.