Garagarrilaren 13an, zapatua, jokatu zan Iruñako Labrit pelotalekuan andrazkoen binakako San Fermin Torneoko finala. Burruka gitxiko aurrez aurreko baten ostean, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek osotutako bikoteak jantzi eban txapela, Amaia Aldai eta Uxue Osesi 9-22 irabazita. Uria sanferminetan murgilduta, giro sano alaia egoan harmailetan, 1000 ikusle batu ziran bertan.
Lehen tantu biak Aldai-Osesen alde egin eben arren, partidua hasikeratik hautsi zan. Ibarrola-Gaminde fin ibili ziran bakotxa bere postuan eta partidu osoan nagusitu ziran. Gamindek atzean aginte makila eroan eban eta Ibarrola gazte nafarrak ezin hobeto eutsi eutsan bere lehen sanferminetako finalaren presinoari. Holan, San Fermin Torneoko faboritoa bihurtu da Gaminde, hiru txapel irabazi baititu jarraian.