Iruña sanferminetan guztiz murgilduta dagoalarik, heldu da andrazkoen VI. San Fermin Torneoari amaierea emon eta txapelak banatuteko ordua. Final handia bihar, hilak 13, jokatuko da Labriten. Eguerdian, 12:00etan, hirugarren eta laugarren postuetako partidua hasiko da, Arrizabalaga-Bergara eta Zabaleta-Mendiburu. Hau amaituta ipiniko da martxan final handia, Aldai-Oses eta Ibarrola-Gaminde bikoteen artean. Etb1 eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira partiduak zuzenean.
Mutiloa eta Arbizun jokatu zieran kanporaketen ostean, final ikusgarria espero da zapatuan uriburuan. Aldai eta Gaminderentzako ez da lehen aldia izango Labriten sanferminetako giroaren presinoa igartzen baina euren bikoteentzako, Oses eta Ibarrola, lehen aldia izango da. Faborito argi barik "final burrukatua eta irekia" aurreikusten dabe Emakume Master Cup-etik: ""Halako giro batean urduritasunak ondo kudeatzen asmatzen dabenek asko izango dabe irabazita".