Dimako Andraizea andra taldeak antolatuta, datorren eguaztenean, hilak 17, Wikipedia editetako tailerra egingo da Dimako liburutegian. Arrastiz, 16etatik 18:00etara, izango da Wikiemakumeok ekimenaren kide dan Marisa Barrenak gidatuko dauan saio praktikoa. Izen-emotea zabalik dago 656 791 001 telefonoan, garagarrilaren 15era arte, astelehena.
Wikiemakumeok proiektua oin dala zazpi urte sortu zan Etxebarrin, Inurtxi Elkartearen eskutik. Euskal andra ekintzaile, kirolari, politikari, artista eta abarren biografiak Wikipedian argitaratzeko asmoagaz. Etxebarritik, Hego Euskal Herriko beste txoko batzuetara zabaldu da atzen aurteetan ekimena, tartean Gasteiz, Leioako EHUko kanpusa, Iruña, Durango, Donostia, Oiartzun, Aiaraldea, Portugaleten eta gertu, Artean. Ordutik, Arratiako andra kirolari, ekintzaile, zientzialari eta abarren biografiak egin ditue.
WikiEmakume proiektuaren helburuak dira, besteak beste, Wikipedian falta diran andra euskal herritar aurrendariak bistaratzea, Wikipedian beste hizkuntza batzuetan dagoza andren biografiak euskerara ekartea, andra editore euskaldunen kopurua handituteea, euskal Wikipedian genero ikuspegia txertatzea, historian zehar izandako andren ekarpenak eta ezagutzak euskal Wikipedian biltzea eta feminismoaren ekarpenak eta protagonistak formatu ugariko tresnetan islatzea.