eskupelotea

Amaia Aldaik gaur jokatuko dau Plazandreak torneoko bigarren jardunaldia

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 8a, 11:00

Pasau dan astelehenean jokatu eben lehen jardunaldia Aldaik eta Mendizabalek, 22-13 nagusitu ziran Arrizabalaga eta Capellanen kontra.

Amaia Aldai pelotari dimoztarra Bilboko Esperantza frontoian jokatuten ari dan Plazandreak txapelketan dabil Nora Mendizabalega batera. Ligaxka fasean dagoz eta lehen partidua 22-13 irabazita, bide onetik dabil bikotea. Ligaxkako bigarren eta atzen partidua gaur, hilak 8, jokatuko dabe 19:30ean, Zabaleta eta Gaminderen kontra. Irabaziz gero, lortuta izango dabe finalerako txartela.

Lehen partidua garagarrilaren 1ean jokatu eben Aldaik eta Zabaletak, Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellanen aurka. Dimakoa izan zan protagonista, andoinadarragaz ondo konponduten dala erakutsi eban eta eurek eroan eben erritmoa. Arrizabalaga Aldai geratuten saiatu bazan be, dimoztarrak abiadura bat gehiago jarri eban bakotxean hausten eban partidua. Holan, 22-13 amaitu zan.

Udako Master Laboral Kutxa

Plazandreak txapelketeaz gainera, Udako Master Laboral Kutxa torneoan arituko da Aldai datozen asteetan. Aldai-Oses, Larrarte-Mendizabal,  Etxegarai-Gaminde, Arrizabalaga-Bergara eta Garai-Capellan bikoteek hartuko dabe parte urri lehenengoaren 22ra arte jokatuko dan txapelketan. Finala egun horretan jokatuko da Atano III. Donostiako frontoian. Ordura arte, Lezama, Sondika, Barakaldo, Plentzia, Gasteiz, Ondarroa, Larrabetzu, Deba, Aretxabaleta, Trucios, Bakio, Urduliz, Corella, Galdakao eta Zarautz-en izango dira partiduak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!