auzoak

Lamindaoko jaietako bazkarirako txartelak eskuragai

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 5a, 10:58

Umeak Lamindaoko jaietan, herri kirolak ikusten // Maitane Diez.

Dimako Baltzola eta Areatzako Hagina tabernetan lortu daitekez txartelak garagarrilaren 14ra arte.

Garagarrilaren 22a da Maria Madalena eguna eta beraz, jaia ospatuko da aurreko zapatuan, hilak 20, Dimako Lamindao auzoan. Egun osoko egitaraua antolatu dabe auzotarrek, tradizinoa dira Ilunbeko ikusrriñaren aldaketea, auzo bazkaria eta herri kirol erakustaldia tartean. Futbolin Txapelketea eta gauez, DJ Xaibor be egongo dira.

Auzo bazkarirako, txartelak erosi behar dira aurretik. Horretarako, Dimako Baltzola eta Areatzako Hagina tabernetan ipini dira txartelak eskuragai. Honeek garagarrilaren 14ra arte, domekea, lortu daitekez.

Garagarrilak 20, zapatua
  • 11:00etan, igoerea Lamindako eleizatik Ilunbera. Bertan ikurriña aldatu.
  • 12:00etan, Futbolin Txapelketea eta kalejirea.
  • 15:00etan, auzo bazkaria. 
  • 18:00etan, herri kirolak.
  • 20:00etan, txokolatea.
  • 22:30ean, DJ Xaibor.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!