Xabi Rekaldek Txumuluxuetarentzako irabazi dau Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketea

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 1a, 12:23

Soraluze klubeko Manex Balerdiren aurka 22-10 irabazita eskuratu dau txapela dimoztarrak gizonezkoen nagusien banakako mailan.

Txumuluxueta klubeko Xabi Rekaldek Euskal Herriko Ezker Paretako Banakako Klubem Arteko Txapelketako finala lehiatu eban bariku iluntzean Ataungo Auzoeta frontoian. Soraluzeko Manex Balerdiren kontra izan zan partidua eta 22-10 irabazita, txapela Dimara bueltan ekarri ahal izan eban Rekaldek.

Partidu hasikeran Balerdi aurretik egon ahal izan zan, aurrean ondo jokatuz, atzelaria bada be. Halanda be, partiduak aurrera egin ahala Rekaldek erritmoa hartu eta hobeto jokatu eban. Holan, aurrea hartu ahal izan eban, jokoan zein markagailuan, txapela jantzi arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!