Amaia Aldai pelotari dimoztarra aurten be deitu dabe Emakume Master Cup zirkuituko Plazandreak 2024 txapelketara. Nora Mendizabalegaz batera jokatuko dau ligaxka fase bat eta abuztuaren 8an finala izango dauan torneoan. Lehen partidua gaur, garagarrilak 1, jokatuko da. Aldai eta Mendizabalek, Arrizabalaga eta Capellan izango ditue aurkari eta beste partidu guztiak lez, Bilboko Esperantza frontoian izango da aurrez aurrekoa.
Bigarren partidua astebete barru izango da, hilaren 8an. Orduan Zabaleta eta Gaminderen aurka arituko da Dimakoa. Ligaxka fasean, irabazitako partidu bakotxak puntu bat balioko dau eta puntu gehien dabezan bikote biek jokatuko dabe finala abuztuan. Beste bikoteak Garai-Galeano, Arrizabalaga-Capellan, Zabaleta-Gaminde eta Garai Galeano dira. Banaka barriz, Ibarrola, Larrarte, Etxegarai eta Arrillaga arituko dira.