jaiak

Bihar botako dabe Dimako jaiei hasikerea emoteko txupina

Asier Abrisketa 2024ko eka. 26a, 12:06

Andoni Ollokiegik joko dau bihar, A & H-k barikuan eta zapatuan, The Clayton eta Los Zopilotes Txirriaos taldeek.

Bihar, bagilak 27, 19:00etan, botako dabe txupina Diman jaiei hasikerea emonez. Ordutik eta domekara arte, egunak eta gauak, musikaz, gastronomiaz eta kuadrillan ondo pasetako jarduerez beteta egongo dira.

Herri afariak, jubiladuen bazkariak, Tortilla eta Paella Txapelketek eta taloek osotuten dabe egitarau gastronomikoa. Umeentzako jolasak, kuadrillen arteko jokoak, erromeriak, kontzertuak, Playback Lehiaketea eta edade guztietarako beste jarduera asko be badagoz egitarauan.

Kontzertuei jagokienean, Andoni Oilokiegik bere gitarreagaz girotuko dau egueneko gaua; Akesolo eta Houston, A&H talde arratiarrak joko dau barikuan eta zapatuan, The Clayton eta Los Zopilotes Txirriaos taldeek animauko dabe gaua.

Egitaraua:

Bagilak 27, eguena
  • 17:30ean, kuadrillen arteko jokoak.
  • 19:00etan, txupinazoa.
  • 19:10ean, Dantza Barri taldearen jantza ikuskizuna.
  • 19:30ean, bafle poteoa herriko tabernetatik.
  • 21:00etan, herri afaria. Txartelak salgai tabernetan.
  • 22:30ean, Andoni Oilokiegiren kontzertua.
  • 24:00etan, Bide batez erromeria taldea.
  • 02:00etan, DJ USB.
Bagilak 28, barikua
  • 11:30ean, umeentzako jolasak.
  • 12:00etan, mezea.
  • 13:00etan, 85 urtekoei omenaldia.
  • 14:00etan, jubiladuen bazkaria.
  • 17:00etan, Tute Txapelketea Aramotz tabernan.
  • 17:30ean, LGTBIQ+ kolektiboaren sexu askapenaren eta harrotasunaren aldeko argazkia plazako eskilaretan.
  • 18:00etan, pelota partiduak frontoi txikian: Txumuluxueta pelota eskolako umeak. Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga. Jaietako Esku Pelota Txapelketako finala.
  • 20:00etan, Akesolo eta Houston, A&Hren kontzertua.
  • 21:30ean, Playback Lehiaketea.
  • 23:00etan, Zutik taldeagaz erromeria.
  • 02:00etan, DJ Txabeneruek.
Bagilak 29, zapatua
  • 11:30ean, umeentzako jokoak.
  • 12:00etan, mezea.
  • 12:30ean, Txipli Txapla otxotea tabernetatik.
  • 14:30ean, Tortilla Txapelketea: tortillak aurkeztu.
  • 16:00etan, Mus Txapelketea Ibai Toki tabernan.
  • 17:00etan, kuadrillen arteko jokoak.
  • 19:00etan, elektrotxarangea.
  • 19:00etan, taloak.
  • 22:30ean, The Clayton taldearen kontzertua.
  • 23:45ean, errifetako sari banaketea.
  • 24:00etan, euskal errepresaliaduen giza eskubideen aldeko ekitaldia plazan.
  • 00:30ean, Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua.
  • 02:30ean, Bidean erromeria eta DJ Bass & Urbihools
Bagilak 30, domekea
  • 15:00etan, Paella Txapelketea. Paellak aurkeztu.
  • 17:30ean, bertsoak. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Asier Galarza, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra.
  • 19:15ean, Kuadrillen arteko jokoen sari banaketea.
  • 19:30ean, Julen Axpe "Furgonologoa"ren saioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!