Atzo, hilak 23, Aulestin jokatu zan Euskadiko Lasto Botatzen Txapelketea. Bertan Jose Martin Bustinza "Tubi" lehiatu zan eta txapela Dimara bueltan ekartea lortu eban. Holan, lasto botatzeko txapelak pilatuten segiduten dau Tubik, Euskadiko hamazortzigarrena izan da atzen hau.
Sei metroko langea pasauta eskuratu eban txapela, bigarrena, Obieta bost metro eta 40 zentimetrotan geratu zan. Hirugarren postua Agirrerentzako izan zan eta Jon Loiola dimoztarra, txapelketara deituta egoana, ezin izan zan aurkeztu.
Jose Martin Bustinza "Tubi": "Ni ondo nago, 6 metroren bueltan manteniduten naz. Penea gero eta jente gitxiago dagoala Lasto Botatzen"