Zapatu arrastian jokatu ziran Amorebieta IV. Pelotalekuan Zornotzako Master Kaiolako bederatzigarren edizinoko finalak. Torneoko kategoria gorenean, 22 urtez azpiko mailan, Dimako Txumuluxueta klubeko Xabi Rekalde lehiatu zan Hernaniko Xabi Apaolazaren aurka. Txapela dimoztarrarentzako izan zan, 22-16 irabazita.
Partidu hasikeran hernanitarra ibili zan finago, Rekalde eusteko gai izan bazan be. Izan be, Dimakoari erritmoa hartzea kostau bajakon be, Apaolazak huts garrantzitsuak egin ebazan. Holan, Rekalde fisikoki hobeto egon zan eta partiduak aurrera egin ahala, Hernanikoa makaltzen hasi zan. Beraz, partidu amaieran, markagailuan atzetik ibili ostean Rekalde aurrea hartzeako gai izan zan, 22-16 irabazi ebalarik.