Egitarau potoloa dakar Dimako Kultur Asteak

Bea Azpiri 2024ko mai. 28a, 16:02

Domekara arte, egunero dagoz hiruzpalau ekintza aukeran. Gaur zunba eta pelota selekzinoaren gaineko mahai-ingurua dagoz eta bihar, larrialdi ikastaroak, klown tailerra eta gaiteruen inguruko erakusketea.

Maiatzaren 24an hasi zan Dimako Kultur Astea AH taldearen kontzertu eta hurrengo egunean, Jentilak Diman jardunaldiagaz. Baina programazino aldetik, aste hau izango da potoloena. Kirola, tailerrak, bertsoak, jantzak, ikastaroak, erakusketea, berbaldia, antzerkia, gaiteruak, pelota partiduak... Asko izango dira datozen egunetan dagozan aukerak.

Maiatzak 28, martitzena

  • 17:00etan, Zunba saio irekia eskolako patioan
  • 18:30ean, Euskal Pelota Selekzioaren gaineko mahai-ingurua eskolako patioan.

Maiatzak 29, eguaztena

  • 14:30ean, larrialdietarako ikastaroa umeentzat eskolan.
  • 17:00etan, klown tailerra ludotekan.
  • 18:00etan, BBB (RCP) ikastaroa 12 urtetik gorakoentzat Jubiladuenetan.
  • 18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.

Maiatzak 30, eguena

  • Goizean LH5 eta LH6koentzat Orienting Otxandion.
  • 17:30ean, Antxo eta Pantxaren Eman bizia antzerkia frontoi txikian.
  • 18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.

Maiatzak 31, barikua

  • 11:30ean, musika emonaldia: Musika Eskolako ikasleak eta jubiladuen korua eskolako kamaran.
  • 16:15ean, ikasturte amaierako jaia eskolako patioan.
  • 18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.
  • 19:00etan, Itziar Ituñoren berbaldia Euskerearen ahotsa eskolako kamaran.

Bagilak 1, zapatua

  • 11:00etan, Txapelua ikastaroa plazan.
  • Goizean zehar gaiteroak auzoetatik.
  • 13:00etan, gaiteroen ekitaldi nagusia plazan.
  • 14:00etan, bertso-bazkaria Jon Maia eta Unai Iturriaga.

Bagilak 2, domekea

  • 11:00etan, esku pelota partiduak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!