Eskupelotea

Amaia Aldai Nafarroako Foru Komunitateko finaletik kanpo geratu da

Asier Abrisketa 2024ko mai. 27a, 09:51

Etxegaraigaz batera jokatutako finalaurrekoan 13-22 galdu dau dimoztarrak, Arraiza eta Gaminderen aurka.

Zapatuan jokatu ziran Emakume Master Cup zirkuituko Nafarroako Foru Komunitatea txapelketako finalaurreko jardunaldiak. Altsasun Amaia Aldai eta Madalen Etxegarai, Arraiza eta Gaminderen kontra aritu ziran baina 13-22 irabazi eben atzen honeek. Burlatan barriz, Zabaleta-Galeano eta Garai-Erasun bikoteen artekoa jokatu zan, atzen honeek 22-18 urten ziran garaile.

Holan, ebatzita geratu da bagilaren 9an, Iruñako Bonboneran jokatuko dan finala. Goizez, 11:30ean hasiko dira promesa mailako finalak eta gero jokatuko da elite mailako final handia. Bertan, Garai-Erasun eta Arraiza-Gaminde bikoteak egongo dira aurrez aurre.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!