mitologia

Baltzolako ibilbide mitologiko iraunkorra inaugurauko da bihar

Asier Abrisketa 2024ko mai. 24a, 14:56

Jentilak Diman ekitaldia desbardina izango da aurten. Baltzolan, 18:30ean hasiko da ibilbide mitologikoa eta igon zein bajatzeko autobusak egongo dira.

Bihar, hilak 25, izango da aurtengo Jentilak Diman jardunaldia. Atzen urteetan, inguruko izaki mitologikoak ezetuteko aukerea egon da antzerkien bitartez baina aurten, barritasunagaz dator mitologiaren inguruko jardunaldia. Izan be, Baltzolan ibilbide mitologiko iraunkor bat inaugurauko da.

Herrigunetik Baltzolara igongo da jentea eta bertan, 18:30ean, hasiko da ibilbide mitologikotik bisita gidatua. Jentilzubi, kobak eta basoetatik pasau ostean, espero da amaierea 21:00etan izatea, Indusin. Ostean, akelarrea ospatuko da bertan.

Joan-etorriak autobusean

Ugaranatik, Dimako herrigunetik, Baltzolara igoteko autobusak ipiniko ditu antolakuntzak. Eskolatik urtengo dira honeek 17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan. Ekitaldia amaitu ostean barriz, jentea Bizkaibusez bajatu ahalko da 21:15ean. Horrezaz gainera, akelarreaz gozatu gura dabenek bueltea beranduago egin ahalko dabe 22:00etan, 23:00etan edo 24:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!