musikea

Ahots Hutsez taldeak kontzertua eskainiko dau gaur Diman

Asier Abrisketa 2024ko mai. 24a, 09:31

Boskotearen kontzertu polifonikoa Dimako eskolako kamaran izango da gaur, hilak 24, 19:30etik aurrera.

Ahots Hutsez (AH!) taldea 2022an sortu zan Pantxix Bidart eta Marie Hirigoyen lapurtarren, Claudine Arhantcet zuberotarraren, Ander Barrenetxea gipuzkoarraren eta Ibon R. G. bizkaitarraren eskuetatik. Sorkuntza propioak, kanta herrikoiak eta poemak kantatzen ditue, izenak dinoan moduan, ahots hutsez. Kontzertu polifonikoak eskaintzen ditue ahotsen melodiari lehentasuna emonda.

"Ah! zer da ?

Oihu bat... Ahotik edozeini ateratzen zaion lehen soinua.

Sortu berriaren lehen negarra, biziaren puntan denaren azken hatsa.

Ah! harridura izan daiteke, baina ere plazerra, atsegin hartzea, mina

Ah! biderkatuz irria !

Ah! lehen hizkia ufa batez luzatua

A, ahots

H, huts

Ahots Hutsez oihuka dezagun

Ah!"

Arratian eskainiko daben lehenengo kontzertua izango da gaur, barikua, Dimako eskolako kamaran, 19:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!