Pasau dan astegoienean jokatu ziran IV. Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalaurrekoak ebazteko partiduak Bakaikun, Antsoainen eta Larraintzarren. Barikuan Bakaikun izan eban partidua Amaia Aldaik eta Madalen Etxegaraik osotutako bikoteak, Goiuri Zabaleta eta Leire Galeanoren kontra. Dimoztarra lehenengoz dabil atzeko koadroetan jokatuten eta ondo dabilen arren, ez eban irabazi. Partidua 22-15 amaitu zan Zabaleta-Galeanoren alde.
Halanda be, beste partiduen emaitzak dirala-ta, Aldai eta Etxegaraik maiatzaren 25ean, zapatua 11:30ean, Altsasun jokatuko dan finalaurreko saioan egoteko aukerea izango dabe. Alazne Ibarrola eta Enara Gaminde izango dira aurkariak eta irabazleak, final handirako txartela lortuko dau. Finalaurreko hau, promesen mailako Insausti-Betegi vs. Urrutikoetxea-Zarrabeitia partiduaren ostean jokatuko da. Beste finalaurrekoa, Burlatan jokatuko da Zabaleta-Galeano eta Arrizabalaga-Erasunen artean.