Zapatuan Arratzun jokatu zan Bizkaiko Gizonezkoen Lasto Botatze Txapelketea. Irabazlea, aurtengoan be, Jose Martin Bustintza "Tubi" izan zan fardoa pasau dan urteko langa bardinetik bota ostean, 6 metro eta 10 zentimetro. Jon Loiola dimoztarrak be hartu eban parte proban eta laugarren egin eban, 4 metro eta 60 zentimetrogaz.
Bien artean egon ziran beste probalari biak. Beñat Obieta arratzuarrak 5 metro eta 30 zentimetro altxau eban fardoa. Mikel Aguirre ondarroarrak ostera, hirugarren postua lortu eban fardoa 4 metro eta 80 zentimetroko langa gainetik botata.