BideOn Arratian proiektua fase pilotuan dago, Bizkaiko Foru ALdundiak 900.000 eurogaz finantziauta eskualdean identifikau dan garraio eta mobilidade arazoari aurre egiteko helburuagaz. Unibersidadeko ikasle arratiarrak, etxetik Bizkaiko Campuseko fakultadeetara edo hurren dagoan garraio publikora eroateko; eta 65 urtetik gorakoak herriguneetatik urrun dagozan etxeetatik herriguneetara edo Galdakao-Usansoloko Ospitalera eroaten dira.
Eskaripeko garraio zerbitzu hau herritarrei aurrez aurre ezetu arazoteko antolatu da Diman egingo dan aurkezpena. Bertan, zerbitzuaren ezaugarri nagusiak azalduko dira, bai eta herritarren galdera eta zalantzak argitu.