tailerra

Rap eta graffiti tailerra antolatu da Dimako Bariku Txikirako

Asier Abrisketa 2024ko mai. 15a, 13:44

LH 5. mailatik aurrerako gaztetxoek hartu leikie parte 18:30ean hasiko dan tailerrean eta gero, ikasitakoa aurkezteko aukerea izango dabe 20:15ean.

Dimako Bariku Txikik, herriko ume eta gaztetxoentzako egitarauak, tailer berezia dakar aste honetarako: rap eta graffiti tailerra. Maiatzaren 17an, barikua, izango da tailerra Abaroa aretoan, 18:30etik aurrera. Tailer hau, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan edo gorago dagozan gaztetxoentzako izango da.

Tailerrera hurreratuten diran gaztetxoek, graffiteru eta raperuen oinarrizko teknikak ikasi eta praktikan ipinteko aukerea izango dabe. Beraz, aukera ederra da hastapenak egin eta gero, bakotxak bere gustukoena garatu ahal izateko. Gainera, tailerra amaituta, 20:15ean, tailerrean egindakoa jentaurrean aurkezteko tartea be egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!