Uxue Alberdi idazleak eta Sussana Martin ilustratzailek alkarlanean egindako komikia da Surflaria. Hamabi eta hamasi urte bitarteko gazteentzako istorio honek, misterioa eta maitasuna ditu muinean.
Egileek, Dimako Abaroa aretoan aurkeztuko dabe lana maiatzaren 16an, eguena, 19:00etan. Istorioaren zehaztasunak ezetu, irakurleen zalantzak argitu edota komikia lortzeako aukerea izango da.
Sinopsia
Amaiak telefono dei bat jaso du: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Haren arrastoaren atzetik abiatuko da Amaia, bizitzaren eta heriotzaren urek bat egiten duten istorio honetan.