jantzak

Arratia, Larrabetzu eta Otxandioko sei jantza talde batuko ditu Dimako Dantzari Egunak

Asier Abrisketa 2024ko mai. 10a, 10:23

Zapatuan 11:00etan hasiko dira jantzaldiak eta egunean zehar egingo diran saioetan zanpatzarren, albokarien eta bertsolarien laguntzea izango dabe jantzariek.

Bihar, hilak 11, ospatuko da Dimako Dantzari Eguna, sei herritako jantzarien parte-hartzeagaz. Dimako Gazte Barri, Arteako Gangorri, Igorreko Arantzarte, Lemoako Durundu Barri, Larrabetzuko Bizkargi eta Otxandioko Urduri jantza taldeak batuko dira. Honeekaz batera egongo dira Zornotzako Bizkargi 1937 zanpatzar taldea, Dimako albokariak eta DImako Bertso Eskolako ikasleak.

Talde desbardinetako jantzarien harrerea 11:00etan egingo da plazan eta jarraian hasiko dabe kalejirea. Kalez kale ibili eta hiru geldialdi egingo ditu kalejireak, bakotxean jantzaldi bat egingo da, baina bidean zehar be egingo dira jantzak. Hau amaituta, plazan ekitaldia egingo da 12:30ak aldera eta gero, otzarea zozketauko da. Jantza taldeetakoek bazkaldu ostean barriz, 15:30ean hasita, jolasak egongo dira eta 17:30ean, Etxebarria aita-seme trikitilariek gidatuko dabe erromeria. Ostean, txokolatea zerbitzauta amaituko da jaia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!