Dimako motor klubak antolatuta, lasterketea 15:30ean hasiko da. Partaideek ordu biz egingo dabe 9 kilometro inguruko zirkuitu bat. Lasterketea, Euskadi eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria izango da.
Antolatzaileek ehun partaide inguru espero dabe. Pilotuak 13:00etarako egongo dira Diman, ordu horretan berifikazinoak egingo dira-ta frontoi txikian. Berbaldi teknikoa, 14:40ean izango da eta ostean, 14:50ean, errekonozimentu buelta bat egingo dabe partaide guztiek, ibilbidea ikusteko. Ostean, 15:30etik 17:30era izango da lasterketea.
Sariak 18:30ean bananduko dira eta parte-hartzaile guztien artean be zozketatuko dira opari batzuk: zirkuitu termaleko sarrera bat persona birentzako eta motorrean ibilteko materiala, hain zuzen be.