Aurreko urteko kanpainan egin zan legez, aurten be egingo da Diman hondakinen karakterizazinoa. Hau da, errefusa eukiontzietatik zabor boltsa batzuk hartu eta barrukoa zein eukiontzitan joan beharko litzateken ikusi. 2023ko martian Igorren egindako hondakinen karakterizazinoan, errefusa boltsetako edukiaren %87 birziklagarria zala frogatu eben teknikariek.
Birziklatu ahal izateko, lehen pausua da hondakinak gaika banandutea eta bakotxa jagokon eukiontzian botatea. Hau da, beira eukiontzi berdean; papela, urdinean; ontzi arinak, horian; organikoa, marroian eta errefusa grisean. Arratian, gaikako bilketa maila oso bajua da, dana nahastuta botaten da eukiontzi grisera eta eukiontzi horretakoa, zabortegira edo erraustegira doa. Arratiako Udalen Mankomunitateak, organikoen bilketa handituteko eta holan, errefusa gitxitzeko Arratia Garbia kanpainearen bigarren bueltea ipini dau martxan.