Zapatuan, hilak 27, Dimako Artisau, Nekazari eta Ganadu Azokea egingo da herrian zehar, 10:00etan hasi eta 14:00etara arte. Ortuko produktuak, ogi eta gozoak, odolkiak, gaztaia eta beste salgai asko egongo dira eskuragai Arratia eta inguruko baserrietan egindakoak. Artisauen produktuak eta abereak be hartuko ditu azokeak: behorrak, behiak, ardiak, ahuntzak...
Gainera, ekintza ugari antolatu dira azokearen inguruan. Holan, goiz osoan zehar ibiliko dira trikitilariak merkadua animetan eta tabernetan, doban egongo dira dastatuteko moxal pintxoak. Beste alde batetik, artile mozketa erakusketea egingo da 12:00etan. Azokea zarratuteko orduan barriz, 14:00etan, errifen zozketea egingo da.