musikea

Burbuilak taldeak kontzertua eskainiko dau Diman

Asier Abrisketa 2024ko api. 24a, 10:34

Abaroan izango da hirukotearen zuzeneko kontzertua barikuan, hilak 26, 18:00etatik aurrera.

Andraizea Dimako andra taldeak antolatuta, kontzertua egongo da Dimako Abaroa aretoan oingo bariku arrastian. Konbidautako taldea Burbuilak da, Aiaraldeako hiru andran taldea: Izaskun del Cerro piano-an, Irati Mendiguren kitarra eta ahotsean eta Izar Mendiguren trikitixa, kaxoia, melodika eta bestelango instrumentuakaz.

Taldea 2022an jaio zan, kantu propioak egiten hasi eta "ahalduntzeko burbuilak askatu eta lehertuteko". Taldearen lehen kantu bildumea da Burbuilak. Atzen udagoienean grabau ebezan abestiak Amurrioko Burubio kulturgunean eta 2024ko zezeilean argitaratu eben lana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!