ipuin kontalaria

Dorleta Kortazar ipuin kontalaria protagonista Dimako Bariku Txikin

Asier Abrisketa 2024ko api. 18a, 10:41

Bihar, aprilak 19, Abaroa lokalean egongo da Kortazar 18:00etatik aurrera, txikerrenentzako ipuinak kontetan.

Titi ta lolo alkarteak, Liburutegiak eta Udalak alkarlanean antolatuten dabe Bariku Txiki, umeen aisialdian arte eszenikoak sartzeako ekimenaren programazinoa. Hori dala-ta, hilean umeentzako ikuskizunen bat eskaintzen dabe Abaroa lokalean. Aprilean, ipuin-kontaketea izango da umeentzako saioa, Dorleta Kortazarrene eskutik

Ume eta helduentzako kontaketak ditu Kortazarrek. “Berbak dira nire lanerako tresna eta horregaitik zaintzen dodaz tentuz. Ipuin tradizionalak, nik sortuak eta egile barrienak kontetan dodaz, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat” dino bere webgunean. 

Helduentzako kontaketea Lemoan

Datorren astean, Kortazar barriro bueltauko da Arratiara. Oingoan Lemoan egingo dau emonaldia, hilaren 24an Kotxepinen, 18:00etan. Lemoako saioa helduentzako izango da, hamasei urtetik gorakoentzako. Bertan, Ispiluak kontakizuna egingo dau; espiluan euren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan daben andren istorioak batuko ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!