Memoria historikoa

Dima bonbardeau ebenekoa gogoratuko dabe zapatuan

Bea Azpiri 2024ko api. 4a, 09:57

Bakearen Lore Gara programearen barruan, ermitetan kanpaiak joko dira 17:00etan. Gero, ekitaldi instituzionala eta memoria historikoaren gaineko berbaldia egingo da herrian.

1937ko aprilaren 6an izan zan bonbardaketea. Ha gogoan izateko, Dimako memoria historikoa berreskuratzen behar egiten dauan Txumuluxueta alkarteak eta Udalak, aurten be Bakearen Lore Gara izenpeko programea dakarre oingo zapaturako.

Bonbardaketa orduan, 17:00etan, herriko ermitetako kanpaiak joten hasiko dira eta bost minutuz luzatuko da kanpai-hotsa. Gero, 18:00etan, ekitaldi instituzionala egongo da Landaburun. Nagore Pastor bibolin-joleak eta Zamakolako koruak ipiniko deutsie musikea ekitaldiari. Amaitzeko, 18:30ean, memoriaren garrantziaz hausnartuko dau Joseba Sarrionandiak, Abaroa lokalean, Egiten gaituen memoria berbaldian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!