gastronomia

Garena jatetxean egiten dau lan estaduko zerbitzari onenak

Asier Abrisketa 2024ko api. 2a, 10:56
Miguel Lopez Mendez Garenako sumillerra sari banaketan // Alimentaria-Hostelco.

Miguel Lopez Mendez galiziarra Garenako sumiller-a aukeratu dau Alimentaria-Hostelcoko epaimahaiak Espainiako zerbitzari onena legez.

Alimentaria-Hostelco gastronomia eta ostalaritza jaialdiak Espainiar estaduko zerbitzari onenaren txapelketea antolatu dau eta 250 hautagaien artean, Miguel Lopez Mendez Garenako sumiller-a aukeratu dau irabazle legez. Holan, Michelin Izarraz gainera, sariak pilatuten dabil gitxika-gitxika Julen Bazek gidatutako Dimako Garena jatetxeak.

Miguel Lopez Mendez zerbitzaria Padron-etik (Galizia) heldu zan Garenara, Santiagoko Ostalaritza Eskolak ikasketak egin eta hainbat jatetxetik pasau ostean. Beka bati esker, Hungarian lan egindakoa da eta Quinta da Auga zein A Tafona de Lucia Freitas jatetxe entzutetsuetan be ibili da beharrean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!