antzasti

Aste Santua Gorbeian egitarauaren barruan, bisita gidatuak eskainiko ditu Antzasti Museoak

Asier Abrisketa 2024ko mar. 27a, 10:25

Martiaren 28an eta 29an, goizez egingo dira bisita gidatu bereziak Artaun auzoko museoan; Gorbeialdeko beste museo eta esperientzietan be badagoz ekintza desbardinak.

Gorbeia Turismok bultzatuta, Aste Santua Gorbeian ekintza zikloa egingo da aste honetako jai egunetan. Eskualdean, Antzasti Museoak eskainiko dau egitarau berezia martiaren 28an, eguena, eta martiaren 29an, barikua; 11:00etatik aurrera

Bisita gidatu baten bitartez, bisitariak XIX. mende amaierako eta XX. mende hasikerako "baserri tradizionaletik etxe modernora bidaia" egin ahal izango dau. Hau da, Arratia aldeko baserri eredua eta Bilbo erdialdeko etxebizitza burgesa alderatuko dira.

Erreserbak 657 704 207 telefonoan egin daitekez. Hamabi urtetik gorakoentzako prezioa 8,50 eurokoa da eta sei eta hamaika urte bitarteko bisitarientzako, 4,50 eurokoa. Aste Santua Gorbeian egitarauko gainontzako ekintzak, Gorbeia Turismoren webgunean ikus daitekez.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!