mendia

Burbona mendietara urtekerea antolatu dau Zamakola alkarteak

Asier Abrisketa 2024ko mar. 27a, 09:58

Zapatuan, hilak 30, Zamakola alkartearen lokalean 08:00etan batu eta bertatik urtengo dira parte-hartzaileak autoetan antolatuta Sarriako parketxera.

Dimako Zamakola alkarteak txangoa antolatu dau martiaren 30erako. Gorbeiako Parke Naturalaren alde arabarrean dagozan Burbonak mendietara joango dira dimoztar ugari, hamalau kilometroko eta 408 metroko desnibela daukan zailtasun ertaineko ibilbidea egitera. Ibilbidea Sarriako parketxean hasi eta amaituko da eta bidean bost tontor zapalduko ditue: Txintxularra, Astaiz, mendebaldeko Burbona, erdiko Burbona eta ekialdeko Burbona.

Hitzordua goizeko 08:00etan da, Zamakola alkartearen Dimako lokalean. Bertan, hurreratzen diranak kotxeetan antolatuko dira Murgiako Sarriaraino joan ahal izateko. Antolatzaileek gogorarazo dabe, bakotxak bere hamaiketakoa eroan behar dauala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!