udalekuak

Barikura arte dago zabalik Dimako udalekuetarako izen emotea

Asier Abrisketa 2024ko mar. 19a, 11:20

Garagarrilean zehar egingo diran udaleku ibilatietarako, irekietarako eta Goizuetara joateko izen-emotea egin daiteke martiaren 22ra arte.

Zaztaparrak Asti Taldeak gidatutako hiru udaleku egingo dira aurtengo udan Dimako ume eta gaztetxoentzako. Udaleku ibiltaria, herrian egongo diran udaleku irekiak eta Goizuetan egingo diran udaleku zarratuetan egin daiteke izen-emotea martiaren 22ra arte. Horretarako, kultura.dima@bizkai.org helbidera idatzi behar da.

Bertan, ume edota gazteen izen-abizenak eta jaiotza data zein aukeratutako udalekua zehaztu behar dira. Horregaz batera, umearen izenagaz zehaztuta transferentzia egin behar da, prezioaren %50a ordainduta, ES7120950154509111708612 kontura.

Udaleku irekiak garagarrilaren 1etik 5era arte egingo dira, herrian bertan goizez, 2011 eta 2019 bitartean jaiotako umeentzako. Prezioa ume bakotxeko 32 eurokoa da, edo neba-arraba bi izanez gero, umeko 28 eurokoa.

Ostean egingo dira, garagarrilaren 8tik 12ra, Dimatik abiatuko dan udaleku ibiltaria, 2006 eta 2019 bitartean jaiotako umeentzako. Prezioa umeko 70 eurokoa da; neba-arreba bi izan ezkero, umeko 64 eurokoa.

Amaituteko, garagarrilaren 15etik 19ra arte 2006 eta 2011 urteen artean jaiotako dimoztarrek Goizuetara joateko aukerea izango dabe. Prezioa umeko 105 eurokoa da; neba-arreba bi izan ezkero, umeko 95 eurokoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!