Zapatu goizean, hilak 9, Mungian jokatu zan Euskadiko Eukal Pilota Federakuntzeak antolatutako Euskal Herriko Eskuz Binakako Txapelketako finala. Bertan, Txumuluxueta Klubeko Xabi Rekalde eta Urko Bullon dimoztarrak, Lea Ibarra Klubeko Albizu-Iriondo bikotearen kontra aritu ziran. GItxigatik izan bazan be, dimoztarrek ez eben lortu txapelak etxera ekartea, 20-22 galdu eben eta.