Atzo eguerdian jokatu ziran Elgoibarren Emakume Master Cup zirkuituaren parte dan Master Laboral Kutxa Binakako Txapelketako finalaurreko biak. Amaia Aldai dimoztarrak Arrate Bergaragaz jokatu eban, Gaminde-Etxegari bikotearen kontra baina partidu gogor baten ostean, bigarrenak urten ziran gaile 16-22. Beste finalaurrekoan, Arrizabalaga-Erasun izan ziran irabazleak, 22-14, Beitia-Mendizabalen kontra.
Aldaik jokatutako partidua sano gora-beheratsua izan zan. Izan be, Aldai eta Bergararentzako, 8-0 irabazten, garaipena erraza izango zala espero zanean, aurkariek eutsi eta euren erritmora egokitu eben jokoa. Aldai aurrelariaren gainetik botaten ebezan pelotakadak, bere jokoa ezin egitera behartuz. Hamabina izan zan lehen bardinketea eta orduan Aldai-Bergarak tantu on batzuk lortu baebezan be, merezitako garaipena eskuratu eben aurkariek. Holan, Gaminde-Etxegarai eta Arrizabalaga-Erasunen artekoa izango da aurtengo finala.