Barikuan, martiak 1, 18:30ean eskolako kamaran Bizkarsoro filma proiektau eta lantaldeko kide bategaz solasaldia egongo da. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan Josu Martinezek zuzendutako benetako istorioa kontetan dauan fikzinozko film hau.
Bizkarsoro herria ez da existiduten eta bizkarsorotarrak fikzinozko pertsonaiak dira, baina zelanbait, euskeraz biziteagaitik jazarriak izan diran euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diran bost istoriok osatuten dabe filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta dagoz, bost hamarkadatako kontakizuna egiteko.
Pelikuleak, Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizi izandako aldaketa sozialak erakusten ditu, baita euskerearen zuztartze eta urruntzea eta euskerearen bizirauteko burrukea be. “Frantzia sortu zan. Frantsesak sortzea falta zan bakarrik”, pelikulako kartelean azaltzen dan moduan.
Arratiako emonaldiak
Arratiako estreinaldia Igorren izan zan zezeilaren 18an, Korrika Kulturalaren barruan. Areatzan pelikulea ikusteko aukerea martiaren 15ean egongo da eta Artean, aprilean. Izan be, urtailean, UEMAk hitzarmen bat sinatu eban Gastibeltza Filmak ekoizleagaz eta Dijitalidadea Banatzaileagaz UEMAko udalerrietan eskaintzeko erraztasunak emoteko eta emonaldiaren kostuaren erdia UEMAk hartuko dau bere gain.