Andran parkerako apaingarriak egingo ditue dimoztarrek

Asier Abrisketa 2024ko ots. 20a, 09:48

Eguen arrastian, materiala banatu eta mandalak egiteko tailerra antolatu dau Andraizea andra taldeak.

Hilaren 22an, eguena, Andraizea andra taldeak deituta dimoztar ugari batuko dira herriko jubiladuen lokalean, andran parkeko apaingarriak barriztuteko helburuagaz. Arrastiz, 17:00etatik 19:00etara, da hitzordua eta haria eta zotzak banatuko dira, bakotxak bere mandalatxoak egiteko helburuagaz. Gero, eskulanak andran parkeko arboletatik eskegiko ditue parte hartzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!