aurkezpena

'La Ertzaintza que viene' liburuaren aurkezpena Diman

Asier Abrisketa 2024ko ots. 19a, 17:14

Eguenean, hilak 22, 19:00etan, Ahoztar Zelaieta egongo da Dimako liburutegian, bere atzen lana, La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoria liburua aurkezten.

Ahoztar Zelaieta Zamakona kazetari eta kriminologoak, Ertzaintzaren gainean egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko dauz. ““Ertzaintza zelatan egiteko tresna aurreratuak integretan dabil; gehienak industria pribaduko erraldoiek egiten ditue eta horreen artean Israelgo enpresak dagoz”. Ertzaintzaren teknifikazino prozesu honen praktikarik ezatabaidagarrienak be jakitera emoten ditu Zelaietak bere liburuan: “Segurtasun publikoa modernizeteak segurtasun prediktiboaren ikuspegirantza aldatzea dakar, eta ikuspegi horrek datu sentikorren azterketa erabilten dau delituak egiteari aurrea hartzeako”.

Zelaietaran beste liburu batzuk, El narco oasis vasco, Zaldibar zona cero eta Residencias SA dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!