txotxongiloak

'Amets pirata' txotxongilo ikuskizuna egongo da barikuan Diman

Bea Azpiri 2024ko ots. 15a, 09:22

Bariku Txiki ekimen kulturalaren lehenengo ekintzea izango da hilaren 16an, 18:30ean Abaroan eskainiko dan txotxongilo lana.

Barikuan, hilak 16, 18:30ean, Bihar taldeak Amets pirata txotxongilo lana eskainiko dau Abaroa lokalean. Umeentzako arte eszenikoak aurkeztu eta landuteko Bariku Txiki ekimenaren lehenengoa izango da txotxongilo ikuskizuna. 

Oingo barikuan hasita, garagarrilean eta abuztuan izan ezik, hilaren hirugarren barikuetan, musikea, txotxongiloak, antzerkia, ipuin kontaketak, pailazoak, magia eta edozein arte eszenikoko ikuskizunak, tailerrak eta abar egongo dira Diman umeentzat. Bariku Txiki, Titi ta lolo alkartea, Dimako Liburutegia eta Dimako Udalak alkarlanean sortutako umeei arte eszenikoak aurkezteko programea da.

Sinopsia

Ames pirata txotxongilo lanak, pirata izan gura dauan neska txiki baten gaineko istorioa dakar. “Nok dino neska bat ezin dala pirata izan? Ametsek argi dauka pirata izan gura dauala, eta, horregaitik, ez dau zalantzarik izango zorionaren giltza topatzeko abentura baten murgiltzeko, berak gura dauana lortzeako eta ume guztiek gura dabena izan eta euren ametsak lortu dagiezan”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!