Domekan jokatu ziran Galdamesen Emakume Master Cup zirkuituko Binakako Master Laboral Kutxako ligaxka faseko atzen jardunaldietako bat. Aldai-Bergara eta Arrizabalaga-Erasunek finalaurretarako txartelak euren eskuetan eukiezan daborduko eta atzen jardunaldiko partiduak irabazita, taldeko lehen postuan helduko dira finalerdietara. Martiaren 3an jokatuko dira finalaurrekoak, Elgoibarren.
Partiduan, Aldai eta Bergarak asko sufridu eta lan egin behar izan eben Uriarte eta Capellanen kontra. Atzen emoitzan ikusi da estutasuna, 22-19. Partida oso lehiatua izan zan, eta Alaia Uriartek bikain defendidu eban bere burua egungo banakako txapeldunaren erasoen aurrean. Halanda be, azkenean garaipenak faboritoen aldera egin eban.