ikastaroa

Gazteentzako entrenamentu funtzional saioak emongo dira Diman

Asier Abrisketa 2024ko ots. 9a, 10:25

Izena zezeilaren 16ra arte emon daiteke Dimako udaletxean zein 94 631 57 25 telefonoan.

Dimesten alkarteak antolatuta, hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazte dimoztarrek herrian entrenamentu funtzionala egiteko aukerea izango da martiatik aurrera. Ariketa fisiko desbardinen bitartez, gorputz osoa indartu eta lantzea topetan dau entrenamentu mota honek. Saioetan parte hartzeako eta informazino gehiago lortzeako, udaletxera jo edo 94 631 57 25 telefonora deitu daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!