argazkilaritzea

Eguaztena da Dimako Argazki Lehiaketan parte hartzeako atzen eguna

Asier Abrisketa 2024ko urt. 29a, 16:37

Herria bera gaitzat hartuta, dimoztar bakotxak argazki bi bialdu ahal ditu harrera.dima@bizkaia.org helbide elektronikora, hilaren 31ra arte.

Dimako Udalak, herriko txoko zein ekintzen argazkien bilduma bat osotuteko eta herritarrak ekimenetan parte hartzera animetako helburuagaz antolatu eban Argazki Lehiaketea urte amaieran. Herria bera da gaia eta dimoztar bakotxak, erroldatutakoak, argazki bina bialdu ahal izango ditu harrera.dima@bizkaia.org helbide elektronikora urtailaren 31ra arte, datorren eguaztena. Udalak izentauko dau epaimahaia eta 2024ko lehen hiruhilekoan emongo da irabazlearen barri. Irabazleak, hamar euroko hamar bonu jasoko ditu, herrian gastetako

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!