Atzo, hilak 28, jokatu zan Larrabetzuko pelotalekuan, 300 ikusleren artean, Emakume Master Cup zirkuituko Binakako Master Laboral Kutxa txapelketearen bigarren jardunaldia. Elite mailan Amaia Aldai eta Irati Zabala urten ziran garaile partidu borrakatu baten ostean, 22-19, Olatz Beitia eta Nora Mendizabalaren kontra. Beste partidua ostera, Olatz Arrizabalaga eta Itxaso Erasunek irabazi eben, 22-8, Oronoz eta Goienetxeren kontra.
Lehen jardunaldia, hilaren 21ean jokatu zan eta orduan, elite mailan, Oronoz eta Goietnetxe, Arraiza eta Arrillagaren kontra aritu ziran eta atzen honeek urten ziran garaile, 22-11. Txapelketako hurrego puntuak oingo domeka eguerdian jokatuko dira Usansolon.