dokumentala

'Wikiemakumeok' dokumentala proiektauko da Diman

Asier Abrisketa 2024ko urt. 26a, 10:00

Arteako Wikiemakumeak taldea.

Gaur, hilak 26, izango da euskal andrak Wikipedian ezetuarazoteko ekintzaileen inguruko dokumentalaren emonaldia Dimako Abaroan, 19:00etan.

Wikiemakumeok proiektua oin dala zazpi urte sortu zan Etxebarrin, Inurtxi Elkartearen eskutik. Euskal andra ekintzaile, kirolari, politikari, artista eta abarren biografiak Wikipedian argitaratzeko asmoagaz. Etxebarritik, Hego Euskal Herriko beste txoko batzuetara zabaldu da atzen aurteetan ekimena, tartean Gasteiz, Leioako EHUko kanpusa, Iruña, Durango, Donostia, Oiartzun, Aiaraldea, Portugaleten eta gertu, Artean.

“Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratu dogu dokumental honen bitartez. Hainbat andrak azaltzen dabe nondik datorren ekimena, zer egiten daben astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko. Mundu digitalean be bardintasun handiagoa lortzeako. Kontakizunak ikus-entzunezko metafora bat ehuntzen dau, musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazino-asmo argi bat azaltzen, Euskal Herriko hainbat herrietako errealitatea islatuz”, dinoe dokumentalaren egileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!