udalbiltza

Dimako Udala barriro batu da Udalbiltzara

Asier Abrisketa 2024ko urt. 24a, 12:24

Haritz Alberdi, Getariako alkate eta Udalbiltzako lehendakaria, 25. urteurreneko ekitaldian berbaz.

Holan, gaur egun Artea eta Dima dira Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra osotuten daben herri arratiarrak, beste 82 herrigaz batera

Atzen legegintzaldia Udalbiltzatik urten ostean, Dimako Udala barriro da Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarraren parte. Zapatuan, Bergaran egin zan Udalbiltzaren Batzar Orokorra eta bertan atxikitu ziran Dima, Izurtza, Markina-Xemein, Plentzia, Berrobi, Mendaro eta Larraun. Beraz, gaur egun, Hego Euskal Herriko 84 udalek osotuten dabe komunidadea. Artea da eskualdeko Udalbiltzako bigarren herria, 2017an atxikitua.

Jose Mari Atutxa Dimako alkateak ekitaldian adierazo eban, "ilusinoz eta gogotsu" ikusten dala herria, "nazino eraikuntzan gure aletxoa ipinteko prest". Holan, azaldu eban Udalbiltzako beste kideekaz batera, alkarlanean sare bat osotutea dala helburua: "Alkarren esperientzietatik ikasita asko erraztuten diralako bideak, batez be, batzuk ipinten deuskuezan oztopoen aurrean".

Udalbiltzak 25 urte

1990ean osotu zan Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra, 1.778 hautetsiren eskutik. Zapatuko Batzar Orokorra, 25. urteurrena ospatuteko momentua izan zan. UDalbiltza izaera juridiko publukoa daukan euskal erakunde nazionala da. Holan erabakiten badabe, Euskal Herri osoko udal eta lukro asko bako alkarteak atxikitu ahal dira. Helburua, lurraldea zatitzen dauan hiru eremu administratiboetako udalen arteko lankidetza instituzionala da. Beti be, "Euskal Herria burujabe bat eregiteko bidean".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!