Eskupelotea

Bizkaia Torneoko azpitxapelduna izan da Amaia Aldai

Asier Abrisketa 2024ko urt. 22a, 17:02

Dimako pelotariak Andrea Capellanegaz batera jokatu eban atzo Leire Garai eta Enara Gaminderen kontrako finala, 19-22 galduta.

Domekan jokatu zan andrazkoen VI. Bizkaia Torneoko finala eta aurten be, Amaia Aldai txapel hau lortu barik gelditu da, 19-22 galdu ostean. Capellanegaz batera, Garai eta Gaminderen kontra, "ikusteko polita eta jokatuteko gogorra" izandako partidua izan zala adierazo dau dimoztarrak.

Aldaik BEGITUn azaldu dauanez, lau pelotariak hasi ziran ondo baia aurkariek alde handia ateratea lortu eben, "hor egon zan gero partiduari bueltea ezin emoterik ibiltea". Halanda be, 15-09tik 20-19ra hurbildutea lortu eben. Aldaik onartu dauanez, "nik atzen jokaldi bietan txapan emoteagaz eta zorte txar apur bategaz galdu ginun".

Edozelan be, "kriston partidua" jokatuteagaz pozik agertu da, 700 pelotakadatik gora izan ziran. "Garaipena bikoten baten alde jausi behar zan eta lan on zein zorte apur bategaz, eurentzako izan zan garaipena", amaitu dau Aldaik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!