Domekan, urtailak 21, jokatuko da andrazkoen eskupelotako VI. Bizkaia Torneoko finala Bilboko Bizkaia frontoian eta bertan egongo dira, aurrez aurre, Amaia Aldai eta Andrea Capellan batetik, eta Leire Garai eta Enara Gaminde bestetik. Eguerdian, 12:00etan, hirugarren eta laugarren postuak ebazteko partidua jokatuko da lehenengo (Arrizabalaga-Mendizabal eta Ruiz de Infante-Ruiz de Larramendi) eta finala ostean.
Aldai eta Capellanek, ligaxkako atzen jardunaldian Olatz Arrizabalaga eta Nora Mendizabalen kontra, partida ikusgarri batean, 22-18 irabazita helduko dira finalera. Garai eta Gaminde barriz, ligaxkako partidu guztiak irabazita doaz. Atzenengoan, Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendi izan ebezan aurkari eta 22-13 irabazi eben.