informatika

Informatika gaitasunak garatzeko saioak egingo dira bihar Dimako KZ Gunean

Asier Abrisketa 2024ko urt. 8a, 11:32

Ikastaroen inguruko informazinoa, BakQ identifikatzailea, tutoretza teknologikoa eta IT Txartela ziurtagiria lortzeako laguntzea emongo da martitzen arrastian.

Dimako Udalak antolatuta, martitzenean, hilak 9, informatika gaitasunak landu eta hobetuteko saio bi egingo dira herriko KZ Gunean. IKT-ak garatuteko ikastaroen inguruko informazinoa, BakQ identifikatzailea, tutoretza teknologikoa eta IT Txartela ziurtagiria lortzeako laguntzea emongo da.

Saio bi izango dira. Lehenengoan, 16:00etatik 18:00etara, informatika ikastaro desbardinen inguruko informazinoa emongo da. Horrezaz gainera, aurrez aurreko tutoretza teknologikoa eskainiko da eta BakQ kodea zelan lortu azalduko da. BakQ identifikazino elektronikoko bitarteko bat da; euskal administrazinoen zerbitzuetan, kontsulta eta izapideak online egiteko aukerea emoten dauana.

Hau amaituta, 18:00etatik 20:00etara, IT Txartelaren inguruko saioa egingo da. Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagairia da IT Txarlea, informatikan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistemea hain zuzen be.  Administrazino publikoek zein enpresa pribatuek eskatuten dabe ziurtagiria, lanpostu jakin batzuentzako. Beraz, lan aukerak hobetuteko ikastaroa be izango da Dimakoa. IT Txartelaren saioan parte-hartzeako, izena emon behar da aldez aurretik it-txarlela.net webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!