eskupelotea

Xabier Rekaldek jantzi dau Bizkaiko kluben arteko buruz buruko txapela

Asier Abrisketa 2024ko urt. 8a, 11:14

Dimoztarrak Unatx Riol portugaletetarra izan eban aurkari Lemoan jokatutako finalean eta Rekalde urten zan garaile, 22-09 irabazita.

Urtailak 5ean, Lemoako pelotalekuan jokatu ziran Bizkaiko kluben arteko txapelketearen buruz buruko txapelketak, El Corte Ingles Sari Nagusiaren lehian. Nagusien mailan, Txumuluxueta Pelota Klub dimoztarreko Xabier Rekalde eta Izarra Eskupelota Elkarte portugaletetarreko Unatx Riol egoazan aurrez aurre. Dimako pelotaria fin ibili zan eta ez eban aurkariarentzako aukerarik itxi. Holan, erraz lortu eban txapela 22--09 gailendu ostean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!