Bizkaiko Buruz Buruko Txapelketea bihar, urtailak 5, ebatziko da, Lemoako pelotalekuan jokatuko diran finalakaz. Arrastiko 18:30ean hasiko dira finalak jokatuten eta hirugarren partidua, nagusien mailakoa, izango da hirugarrena. Bertan Txumuluxueta klube dimoztarreko Xabier Rekalde eta Izarra klubeko Unatx Riol egongo dira aurrez aurre, Bizkaiko txapela bereganatuteko lehian.