ikastaroak

Zumba eta Hipopresiboak ikastaroetarako plazak zabaldu ditue Diman

Asier Abrisketa 2024ko urt. 3a, 10:39

Barikura arte emon daiteke ikastaro bietarako izena 94 631 57 25 telefonoan eta saioak, datorren astean bertan hasiko dira.

Dimako Udalak 2024rako ikastaro barri bi antolatu ditu, Zumba eta Hipopresiboak ikastaroak hain zuzen be. Datorren astean hasi eta bagilera arte iraungo dabe ikastarook eta kasu bietan, hamasei urtetik gorakoentzako dira, dimoztarrentzako lehentasunez. Izena hilaren 5era arte, barikua, emon daiteke 94 631 57 25 telefonoan. Gitxienez zortzi eta gehienez hamabi persona hartuko ditue.

Hipopresiboak ikastaroaren lehenengo saioa urtailaren 8an izango da 17:30etik 18:30era, eta holan jarraituko dau astelehenero bagilera arte. Eskolako kamaran egingo dira saioak eta Diman erroldatutakoentzako prezioa hamabost eurokoa da, erroldatuta ez dagozanentzako ostera, 25 eurokoa.

Zumbako saioak barriz, martitzenero eta eguenero izango dira, 18:00etatik 19:00etara eskolako psikogelan. Diman erroldatutakoentzako prezioa 30 eurokoa da, erroldatuta ez dagozanentzako barriz, 45 eurokoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!