herri kirolak

Beñat Amadek irabazi eban Arrapaladan Dimako I. Lasto Jasotze Txapelketea

Asier Abrisketa 2024ko urt. 2a, 09:20

Jose Martin Bustinza "Tubi" erdi gaixorik lehiatu zan eta laugarren postuan geratu zan. Jon Loiolak ostera, bosgarren postua eskuratu eban.

Abenduaren 23an jokatu zan Dimako frontoian I. Arrapaladan Lasto Jasotze Txapelketea. Hamaika probalari egon ziran lastoa jasoten eta jasoaldi gehien, 82 zazpi txandatan, Beñat Amade getxoztarrak egin ebazan. Atzetik, zazpi txandatan be, 76 eta 69 jasoaldigaz hurrengoz hurrengo, Andoni Elizondo aguraindarra eta Oier Gonzalez maeztuarra egon ziran.

Honeen atzetik geratu ziran, laugarren eta bosgarren postuan, dimoztar biak: Jose Martin “Tubi” Bustinza eta Jon Loiola. Bost txandatan, 63 eta 51 jasoaldi egin ebezan etxekoek. Tubi faboritoa bazan be, gaixorik pasau ebazan aurreko egunak eta lehenengo postuan hasi bazan be, lehia ixtea ebatzi eban. Hurrengoak Iñaki Bereau, Eder Lopez, Unai Ardeo, Xabat Erleaga eta Bingen Erleaga geratu ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!